Mauser C-96

mauser c-96

2016an, Xabier Purroy ertzaina zenaren familiarengandik dohaintza jaso zuen Euskal Poliziaren Museoak, 1936ko Mauser C-96 pistola. Horrexegatik eskerrak ematen dizkiogu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiatik eta Museotik aipatutako hildako ertzainaren familiari bere eskuzabaltasuna jendaurrean adieraziz eta emandako armaren ezaugarrien berri eman nahi diegu interesdunei.

Mauser C-96a pistola tamaina handikoa eta sendoa da. Azken diseinua 1895aren hasieran agertu zen eta Paul Mauser jaunak patentatu zuen. Ekoizpena 1896an hasi zen. 7.63mm Mauser pistolak zeukan kalibreagatik hasieran segundoko 485 metroko abiadura hartzen zuen, horrexegatik 1935a arte,  357 Magnun pistolaren kalibrea agertu arte, munduko arma laburrenaren kalibrerik indartsuenekoa izan zen, 3,2 mm-ko burdinaz eta 28 mm-ko egurrez egina. Irisgarritasun hori erraztu egin zen txalekoak edo ibilgailu blindatuak zulatu behar zirelako.

Lotura honetan daukazue modelo desberdinei eta fabrikazio urteei buruzko informazio gehiago: http://www.q6csy.net/c96/database.htm|

C-96a mundu osoan saldu zen. Winston Churchillen armarik gustukoena izan zen. Horietako bat “Omdurmán Guduan” eta “Boersen Gerran” erabili izan zuen. Pistola horiek hainbat gatazka kolonialetan, Lehen Mundu Gerran, Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Munduko Gerran erabili ziren, besteak beste.

Ezaugarriak

  • Mota: Pistola erdiautomatikoa
  • Jatorria: Alemania
  • Operadoreak:
  • Alemania eta Txinako Errepublika
  • Diseinua: 1895
  • Fabrikatzailea: Mauser
  • Ekoiztua: 1896-1936
  • Aldaerak: “Bowl (kanoi laburra eta helduleku txikia), “Red 9” (9 X 19 KALIBREA) eta “m712 Schnellfeuer”( hautatzailearekin eta su-potentzia automatikoarekin)
  • Pisua: 1130g, deskargatuta
  • Luzera totala: 288 mm
  • Kanoiaren luzera:140 mm
  • Munizioa: 7,63 x 2,59 x 19 mm Mauser Export (9 x25,raro ) eta 11,43 x23 ( Txina)
  • Kalibrea: 7,63mm, 9mm eta 11,43 mm
  • Tiro egiteko sistema: berriz kargatua atzerakoak eraginda
  • Balaren abiadura: 425 m/s
  • Eraginkortasun-tartea: 200 m.

M.G.L.

Zalantzarik edo iradokizunik al duzu?

Galderarik, iruzkinik edo iradokizunik baduzu, bidali iezaguzu:

GUREKIN HARREMANETAN JARRImuseopoliciavasca@seg.euskadi.eus