1936ko Ertzaña

Euzkadiko Autonomi Estatutoa 1936ko urriaren 4an aldarrikatu zen. Ondoren, Euzko Jaurlaritza eratu zen, eta herritarren segurtasuna zaintzea haren jardueraren xede nagusietarikoa izan zen.

Erri-zaintza sailak, Teresforo Monzon jeltzalea buru zuelarik, erakunde hauek sortu zituen Euzkadiko ordena publikoari eusteko: Nazioarteko Polizia, Itsas Polizia eta Ordena Publiko Taldea. Euzko Jaurlaritzak herri segurtasunaren arloan hartutako neurri nagusietako bat Ertzaña sortzea izan zen. Oinezkoen atalak eta atal motorizatuak osatzen zuten, guztira 1.200 ertzain inguru.

Fitxategiaren irudia

Oñezko Ertzaña lau konpainiak osatzen zuten, garraio, administrazio eta intendentzia atalekin, Luis de Ortuzar komandante nagusiaren eta Ocerin, Losada, Ormazabal eta Leclerc kapitainen aginduetara.

Ertzain Igiletuak, edo motordunen atalak, motozikleta azkarrak eta Bilbora ekarri ahal izan ziren Riley modeloko autoak ere gidatu zituen.

Franco jeneralaren diktadurak ez zuen "Ertzaña", desegiteko nekerik hartu. Izan ere, Francotarrek Euzko Jaurlaritza onartzen ez zutenez, Euzko Jaurlaritzak sortutako Ertzaña inoiz izan ez balitz bezala jokatu zuten.

HARTU PARTE

Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?

Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.

KOLABORATU MUSEOAREKIN

ETOR ZAITEZ BISITAN

Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?

Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.

Bisitatu nahi dut