Ertzaintza
Estatuaren erreforma politikoa hasita, Euskal Herriko Kontseilu Nagusiak 1978ko urtarrilaren 4tik, bere sorreratik hain zuzen, Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartzeko prozesua abian jartzearekin batera, polizia autonomo bat eskatu zuen.
Ordena publikoaren arloan, Autonomia Estatutuko 17. eta 36. artikuluek eta Laugarren Xedapen Iragankorrak (1979) berebiziko garrantzia dute.
Ordena publikoaren arloko eskumenei dagokionez, Estatutuak 1978ko Konstituzioko Lehenengo Xedapen Gehigarriak babestu eta errespetatutako eskubide historikoak euskarri hartzen ditu.

Autonomia Estatutuak bere 17. artikuluaren bostgarren paragrafoan Ertzaintza eratzen du eta, Foru Gorputzen berrezarpenari dagokionez, 1980ko abenduaren 22ko Errege Dekretuarekin bat dator.
1980ko apirilaren 29an Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zen eta Herrizaingo Sailari Euskal Polizia sortu eta garatzeko lehentasunezko erantzukizun politikoa eman zitzaion.
Ertzaintza egiteko nahitaezko urratsa Euskal Poliziaren Ikastegia sortzea zen. Arkaute du kokaleku eta 1982ko otsailaren 7an Ertzaintzaren Lehenengo Promozioa hartu zuen.
Gaur egun Ertzaintza Autonomia Erkidego osoan dago hedatuta eta 8.000 ertzainek osatzen dute. Era honetan Euskal Autonomia Erkidegoak polizia arloan dituen eskumenak bete egiten dira.
Orriaren edukia
Lehenengo solairua
Unitateak
Ertzaintzaren egiturak honako Burutzekin eta Unitateekin helburuak lortzea ahalbidetuko du:
Museoaren Bilduma
Museoak Euskal Poliziaren historia jasotzen du XVIII. mendetik gaur egun arte.
Erakusketa
Ertzaintzaren ibilgailuak ezagutu
Ertzaintzak historian zehar erabili dituen ibilgailuak ezagutzea proposatzen dizugu. Patruila-autoak, motorrak, ibilgailu bereziak, helikopteroak, uretan esku hartzeko ibilgailuak eta abar ezagutzeko ibilbidea egin dezakezu.
EZAGUTU BILDUMAHARTU PARTE
Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?
Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.
KOLABORATU MUSEOAREKINETOR ZAITEZ BISITAN
Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?
Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.
Bisitatu nahi dut