1937: Bizkaiaren aurkako erasoa

2006an Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarraren Batzorde Iraunkorrak aho batez onetsi zuen erregimen frankistaren nazioarteko lehen gaitzespena. Erabakia Paul Preston historialariak osatutako txosten teknikoan oinarritutakoa izan zen. Txosten horrek 1937tik 1975era jasandako errepresio frankistaren erradiografia krudela irudikatzen du.

Euskadin, ankerkeriak kontaezinak izan ziren Guda Zibileko lehen momentuetatik. 1936ko uztailaren 22an lehenengoz bonbardatu zuten euskaldun herri bat, Otxandio. Italiako “Aviazione Legionariak” ehundaka pertsona hil zituen, eta orduz geroztik euskaldun herri askok faxisten aldetik halako tratuak pairatu zituzten.

Espainiako armadako general faxisten Estatu-kolpeak bere gain hartu zituen Adolf Hitlerrek iragarritako estrategia militarrak. Oinarrizkoa eta funtsezkoa zen herria izutzea. Horregatik, Emilio Mora, Altxamenduaren zuzendariaren erasoa hasi zenetik, Bizkaiaren aurka, 1937ko martxoan, Bilboko kaleak eta beste herrialde batzuetako kaleak eguna argitzerako mehatxuzko panfletoz josita agertu ziren: “Iparraldeko gerra azkar amaitzea erabaki dut. Errendizioa berehalakoa ez bada Bizkaia bere zimenduetaraino suntsituko dut, bere gerra industrietatik hasita. Horretarako baliabideak ditut. Mola jenerala.”

Mehatxua laster bilakatu zen errealitate, Elorrio, Elgeta, Bilbao, Durango, Gernika…bonbardatu baitzituzten.

1937ko martxoaren 31ko 7.20 aldera, bonbardatzaileak eta ehiza-hegazkinak Durangon agertu ziren. Lehergailuek edozein motatako edifizio suntsitzen zuten bitartean, elizak barne –eliztarrekin-, ehiza-hegazkinek zorokeria hartatik ihesean zihoan biztanleria guztia metrailatu zuten.

Gurutzada frankistak ez zion muzin egin bere ehizaldi erlijiosoari, George L. Steer The Times egunkariko korrespontsalak adierazi digunez :» Martxoaren 31n ez zen bere ehizaldi erlijiosoaren amaiera izan. Apirilaren 2an, haren metrailadoreek bi zuri berri lortu zituzten Karitateko Ahizpetan, Durangoko ospitalean zaurituei laguntzeko….”.

Suntsipena eta heriotza Espainiako, Italiako eta Alemaniako faxismoaren aldetik, azken hau Eugenio Pacelliren, hau da, Pío XII kardenalaren bedeinkapena izanik, Alemaniako kantzelaritza lortu zuen fuhrer batekin.

Gernikako bonbardaketan gertatu zen bezala, 1937ko apirilaren 26an kolpistek Durangoren suntsipenaren errua gorri separatistei leporatu zien. Gernikako bonbardaketaren berriak nazioarteko prentsan hedatu zirenean, José Antonio Aguirrek aldarrikatu zuenean : “Jainkoaren aurrean eta guztiok epaitu behar gaituen Historiaren aurrean, esaten dut alemaniar hegazkinek hiru ordu eta erdiz Gernikako hiribildu historikoaren defentsarik gabeko biztanleria ezezagunaz bonbardatu zutela, errauts bihurtuz, metrailadoreen suarekin jazarri……..”.

Francok erantzun zion: “Aguirrek gezurra dio. Guk  Gernika errespetatu dugu, espainiar guztia errespetatzen dugun moduan”.

Ankerkeriaz erasotutako aurkako  armadaren morala zapuzteko Hitlerren eskolako estrategiak adibide adierazgarrienak ditu Durangon eta Gernikan.

2006a arte, ez zen izan erregimen frankistaren nazioarteko lehen gaitzespenaren berririk eta 1989 arte ez zen izan Gernikako bonbardaketan alemanek izandako inplikazioaren onarpenik, Herzog presidenteak bizirik atera zirenei eskutitz bat bidali zien arte 1937ko aireko erasoa onartuz.

Gogorapen historiko arin horrek balio beharko luke gure herrialdearen oroitzapen kolektiboa bizirik mantentzeko eta etorkizunean halako ekintzak saihesteko. Gogoratu dezagun Europako Parlamentu Biltzarraren adierazpena: “ Historia ezagutzea aldez aurreko baldintzetako bat da, iraganeko akatsak ez errepikatzeko. Gainera, prestakuntza moralak eta egindako krimenak gaitzesteak rol garrantzitsua jokatzen dute belaunaldi gazteen heziketan”.

Ahalegin guztiak gutxi egiten dira herrien arteko adiskidetze-politikak egiteko eta prestakuntza-programa heterogeneoak eta ausartak egiteko ikastetxeetan, museoetan eta kultura-erakundeetan, oro har, gure gazteei balio positiboak barneratzen laguntzeko, gizarte zuzenak, baketsuak eta gorrotorik gabekoak eraikitzeko. Aipatutakoaren adibide ona da Gernika -Lumo hiribilduaren eta Alemaniako Pforzheim hiriaren arteko egungo senidetzea; Historia ahaztu gabe, adiskidetze-bidea zabalik dute.

Marisa Guerenabarrena Loroño.

Zalantzarik edo iradokizunik al duzu?

Galderarik, iruzkinik edo iradokizunik baduzu, bidali iezaguzu:

GUREKIN HARREMANETAN JARRImuseopoliciavasca@seg.euskadi.eus