Euskal Poliziaren Museoa
Museo hau Jose Antonio Ardanza Garro Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izan zenak inauguratu zuen 1998ko abenduaren 17an, eta Ertzaintzaren historia ezagutzeko ibilbide didaktiko bat eskaintzen dizu. Uniformeen, objektuen, ibilgailuen, armen, ikus-entzunezkoen eta material interaktiboaren bidez herritarren zerbitzu honen historian barrena ibil gaitezke.
Museoa osatzen duten geletan barrena ibilita, Indar Armatu Foralen, 1936ko Ertzañaren, udaltzaingoaren historiaren eta gaur egungo Ertzaintzaren berri izango dugu. Bilduma iraunkorra bi solairuetan erakusten da.
Museoaren informazioa
Telefonoa
945 773 465Helbidea
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
N-104 errepidea, 356. km.
01192 - Arkaute (Araba)
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 16:30era
Asteburuetan eta oporretan, itxita.
Beheko solairua
Foru gorputz armatuak eta 1936ko Ertzaña
Lehenengo eta behin, gaurko Ertzaintzaren aurrekari historikoak direnez gero, foru gorputz armatuen xehetasunak azalduko zaizkigu solairu honetan. Hiru lurraldeetan XVIII. mendetik aurrera kidego hauek osatu ziren: Arabako Minoiak (1. Aretoa), Gipuzkoako Mikeleteak (2. Aretoa) eta Bizkaiko Foralak (3. Aretoa).
Kidego horien agiriak, uniformeak, oroigarriak, bideoak eta informatizatuta dagoen dokumentazio zabala eskaintzen zaizkigu.
Laugarren aretoan 1936an sortu zen Ertzaña azalduko zaizkigu. Hiru lurraldeek batera izandako lehenengo foru polizia izan zen. Diktadura ezarri arte jardun zuen. Mota guztietako agiri askok eta bideoek haren bilakaeraren berri emango digute.
Lehenengo solairua
Udaltzaingoak eta Ertzaintza
Lehenengo solairuan kokatu dira Euskal lurralde historikoetako Udaltzaingoak eta Ertzaintza. Azken hori lurraldeetan nola hedatu den azaltzen zaigu eta bere gai desberdinetako eginkizun batzuk erakusten dira.
Erakusketa
Ertzaintzaren ibilgailuak ezagutu
Ertzaintzak historian zehar erabili dituen ibilgailuak ezagutzea proposatzen dizugu. Patruila-autoak, motorrak, ibilgailu bereziak, helikopteroak, uretan esku hartzeko ibilgailuak eta abar ezagutzeko ibilbidea egin dezakezu.
EZAGUTU BILDUMAHARTU PARTE
Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?
Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.
KOLABORATU MUSEOAREKINETOR ZAITEZ BISITAN
Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?
Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.
Bisitatu nahi dut