Bizkaiko Foralak

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, XVIII. mendearen amaieran hasita, euren menpe egongo ziren eta denek antzeko eginkizunak izango zituzten kidego armatuak eratu zituzten. Kidego armatu haien egitekoak hauexek ziren: ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea.

Bizkaiko Mikeleteen kidegoa lehenengo aldiz 1784 urtean ezarri zen, eta 9 gizonek osatutako talde mugikorra izan zen. Taldetxo hura izan zen Bizkaiko Mikeleteen Kidegoaren lehen sustraia. Fernando VII.aren erregealdian (1784-1833) behin eta berriz desegin eta berreratu zituzten arren, ez zuten aldatu haien zeregina, hau da, gaizkileen eta etsai politikoen jazarpena. Garai hartan, etsai politikoak konstituzio-sistemaren aldekoak ziren.

Lehen Karlistadaren ostean, Bizkaiko Batzar Nagusiek araudi batez hornitu zuten kidego hau, 1848an. 1872an beste araudi bat sortu zen. Araudi berriak aintzat hartzen zuen erakunde armatua berrantolatzeko eta handitzeko beharra. Erakunde horrek "Foruzaingoa" izena izan zuen 1877a arte, eta gaur egun ere herriak izen bera erabiltzen du.

Fitxategiaren irudia

Euskadin gerra zibila amaitutakoan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomi Ituna deuseztatu (1937ko ekainaren 23an) eta handik bi hilabetera, Iparraldeko Armadaren Jeneral Buruak Gipuzkoako Mikeleteak eta Bizkaiko Foruzaingoa desegiteko agindua eman zuen, bukatu berria zen gudan galtzaile izan zirenen alde borrokatu zutelako. Arabako Minoiak, berriz, ez zituen desegin. Diktadura bukatu eta demokrazia etorri zenean eskubide historikoak berrezarri eta eguneratu ahal izan ziren, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria izan zela bide. Autonomi Estatutuak, 17. artikuluko bosgarren paragrafoan, Ertzaintza eratu zuen; eta foru gorputzen berrezarpenari dagokionez, bat dator 1980ko abenduaren 22ko Errege Dekretuarekin.

Fitxategiaren irudia

Orriaren edukia

Bildumaren kokapena

Beheko solairua: 3. Aretoa

HARTU PARTE

Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?

Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.

KOLABORATU MUSEOAREKIN

ETOR ZAITEZ BISITAN

Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?

Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.

Bisitatu nahi dut