Arabako Miñoiak

1876ko uztailaren 21ean Euskal Herriko Foruak abolitu zituztenez gero, Miñoien kopurua izugarri gutxitu zen. Azken gerra zibilaren ostean (1936) Miñoi Kidegoaren egitekoak murriztu egin ziren eta honako hauek baino ez ziren geratu: eraikinak zaintzea, protokolo ofizialari dagozkion eginkizunak eta Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalak kudeatzea.

Diktadura bukatu eta demokrazia etorri zenean eskubide historikoak berrezarri eta eguneratu ahal izan ziren, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria izan zela bide. Autonomia Estatutuak, 17. artikuluko bosgarren paragrafoan, Ertzaintza eratu zuen; eta foru gorputzen berrezarpenari dagokionez, bat dator 1980ko abenduaren 22ko Errege Dekretuarekin.

Fitxategiaren irudia

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, XVIII. mendearen amaieran hasita, euren menpe egongo ziren eta denek antzeko eginkizunak izango zituzten gorputz armatuak eratu zituzten. Kidego armatu haien egitekoak hauexek ziren: ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea. Araban, 1793an “Kuadrileroak” izena hartu zuten; geroago, 1800. urtean, “Mikeleteak” deitu zituzten; eta azkenik, gaur arte iraun duen “Minoiak” izena izan zuten. Gorputz armatu hark lurraldeko baliabide ekonomikoen pentzutan soilik irauten zuenez, aldaketa asko jasan behar izan zuen, baliabide horien ugaritasunaren arabera: taldekideen kopurua handitzea eta txikitzea, edo desagertzea gero berriz eratuak izateko.

HARTU PARTE

Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?

Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.

KOLABORATU MUSEOAREKIN

ETOR ZAITEZ BISITAN

Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?

Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.

Bisitatu nahi dut