Gipuzkoako Mikeleteak

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, XVIII. mendearen amaieran hasita, euren menpe egongo ziren eta denek antzeko eginkizunak izango zituzten kidego armatuak eratu zituzten. Kidego armatu haien egitekoak hauexek ziren: ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea.

Lehenengoz eratu zituztenetik (1796) eta lehen Karlistada arte (1833-39), foru kidegoek gorabehera handiak izan zituzten: deseginak eta berreratuak, kopuruz murriztuak eta handituak. Aldaketen arrazoiak denetarikoak izaten ziren: ordena publikoaren beharrak, behar militarrak eta, zenbaitetan, baita behar politikoak ere.

Bigarren Karlistadaren hasieran, foru kidego armatuak liberalen gudarosteko talde militar bihurtu ziren. Gipuzkoako Mikeleteen Araudia 1882. urtean onetsi zuten, hura eguneratzeko izandako arazoak gainditu ondoren. XIX. mendearen bukaeratik 1936 arte Gipuzkoako Mikeleteen lanak batez ere administratiboa izaten jarraitu zuen. Ondorioz, mikeleteen kopurua handitu egin zen, Aldundiaren diru baliabideak eta administrazio lanak handitu ziren neurri berean.

Fitxategiaren irudia

Euskadin gerra zibila amaitutakoan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomi Ituna deuseztatu (1937ko ekainaren 23an) eta handik bi hilabetera, Iparraldeko Armadaren Jeneral Buruak Gipuzkoako Mikeleteak eta Bizkaiko Foruzaingoa desegiteko agindua eman zuen, bukatu berria zen gudan galtzaile izan zirenen alde borrokatu zutelako. Arabako Minoiak, berriz, ez zituen desegin. Diktadura bukatu eta demokrazia etorri zenean eskubide historikoak berrezarri eta eguneratu ahal izan ziren, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria izan zela bide. Autonomia Estatutuak, 17. artikuluko bosgarren paragrafoan, Ertzaintza eratu zuen; eta foru kidegoen berrezarpenari dagokionez, bat dator 1980ko abenduaren 22ko Errege Dekretuarekin.

HARTU PARTE

Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?

Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.

KOLABORATU MUSEOAREKIN

ETOR ZAITEZ BISITAN

Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?

Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.

Bisitatu nahi dut