Udaltzaingoa
1840 eta 1850. urteen bitartean Estatuko hiri nagusietan udaltzaingoak sortu ziren. Lehenago hiriak zaintzen zituzten zaindariak eta gau-jagoleak izan ziren.
Industriaren iraultzak eta XIX. mendeak berak ekarri zituen gizarte aldaketen ondorioz, jende askok baserritik hirietara jo zuen. Horregatik beharrezkoa izan zen udalen esku-hartzea areagotzea. Hala, adibidez, Bilboko Udaltzainen 1861eko Araudiaren 2. kapituluan “Udaltzaingoaren xedea” beste helburu batzuen artean hauxe ageri da: Ordena publikoa zaintzea.
XX. mendearen hasieran hirien hazkundeak ordurarte ezagutu gabeko arazo berriak ekarri zituen. Horietariko bat, hiri handietan, kale nagusietako trafikoaren ugaritzea izan zen. Udalak trafikoaren antolaketa egokitu beharrean aurkitu ziren, eta berariaz zerbitzuak sortu zituzten lan hori egin zezaten.

1952ko maiatzaren 30eko Dekretuaren bidez Toki Administrazioko Funtzionarioen Araudia onetsi zen. Dekretu hura indarrean jarriz gero, "Guardia Municipal" izenaren ordez, udaltzaingoari "Policía Municipal" izenez deitu zitzaion, eta harrezkero udaltzainak Agintaritzaren Agenteen Laguntzaileak dira. Segurtasun Indar eta kidegoei buruzko Lege Organikoak eman zion udaltzaingoari gaur erabiltzen den izena, "Policía Local".
1978ko Konstituzioa onartu eta gero, herritarren segurtasunari buruzko legeak errotik aldatu ziren eta Konstituzioaren printzipioei egokitu zitzaizkion. Zuzenbide Estatu gizartezale eta demokratikoan herri botereek parte hartu behar zuten, pertsonen askatasuna, berdintasuna eta segurtasuna benetakoak eta eraginkorrak izan zitezen.
Eusko Legebiltzarrak uztailaren 17ko 4/1992 Legea onetsi zuen, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Lege horren bidez, segurtasun eta poliziaren alorrean udalen autonomia bermatzeaz gain, euskal administrazioei segurtasunaren arloa eraginkortasunez antolatzeko ardura ezarri zaie.
Orriaren edukia
Lehenengo solairua
Pieza historikoak
Gure Museoak eskaintzen dituen elementu guztien hautaketa laburra.
Museoaren Bilduma
Museoak Euskal Poliziaren historia jasotzen du XVIII. mendetik gaur egun arte.
HARTU PARTE
Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?
Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.
KOLABORATU MUSEOAREKINETOR ZAITEZ BISITAN
Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?
Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.
Bisitatu nahi dut