1936ko Ertzaña
Euzkadiko Autonomi Estatutoa 1936ko urriaren 4an aldarrikatu zen. Ondoren, Euzko Jaurlaritza eratu zen, eta herritarren segurtasuna zaintzea haren jardueraren xede nagusietarikoa izan zen.
Erri-zaintza sailak, Teresforo Monzon jeltzalea buru zuelarik, erakunde hauek sortu zituen Euzkadiko ordena publikoari eusteko: Nazioarteko Polizia, Itsas Polizia eta Ordena Publiko Taldea. Euzko Jaurlaritzak herri segurtasunaren arloan hartutako neurri nagusietako bat Ertzaña sortzea izan zen. Oinezkoen atalak eta atal motorizatuak osatzen zuten, guztira 1.200 ertzain inguru.

Oñezko Ertzaña lau konpainiak osatzen zuten, garraio, administrazio eta intendentzia atalekin, Luis de Ortuzar komandante nagusiaren eta Ocerin, Losada, Ormazabal eta Leclerc kapitainen aginduetara.
Ertzain Igiletuak, edo motordunen atalak, motozikleta azkarrak eta Bilbora ekarri ahal izan ziren Riley modeloko autoak ere gidatu zituen.
Franco jeneralaren diktadurak ez zuen "Ertzaña", desegiteko nekerik hartu. Izan ere, Francotarrek Euzko Jaurlaritza onartzen ez zutenez, Euzko Jaurlaritzak sortutako Ertzaña inoiz izan ez balitz bezala jokatu zuten.
Orriaren edukia
Beheko solairua: 4. Aretoa
Uniformeak
Euskal Poliziaren Museoak euskal polizia-erakundearen iraganeko eta oraingo berreraikitze osoa eskaintzen du, eta hainbat alderditan islatzen da: esaterako, Foru Gorputz Armatuen, 1936ko Ertzañaren eta egungo Euskadiko Poliziaren janzkeran.
Pieza historikoak
Gure Museoak eskaintzen dituen elementu guztien hautaketa laburra.
Museoaren Bilduma
Museoak Euskal Poliziaren historia jasotzen du XVIII. mendetik gaur egun arte.
HARTU PARTE
Baduzu balio historikoa ematen duen testigantzarik, dokumenturik edo argazkirik?
Museo honetan zure parte-hartzea baloratzen dugu, gure eskaintza kulturala aberasteko eta herritarrentzako zerbitzu honen historia era parte-hartzailean idazteko. Hemen azalduko dizugu nola parte har dezakezun.
KOLABORATU MUSEOAREKINETOR ZAITEZ BISITAN
Nahi al duzu taldekako edo bakarkako bisita bat antolatu?
Museoa ireki zenetik, ikastetxeekin, erakundeekin edo talde partikularrekin bisita hitzartuak izan ditugu. Hori dela eta, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, zuen bisita zehaztu eta planifikatzeko.
Bisitatu nahi dut