Gala berezietako uniformea

Uniforme gran gala

1982an Gala Berezietako Uniformearen prototipo bat egin zen, Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura sailburuak, Ramón Labayenek, egindako diseinu original baten oinarrituta.

Frantsesen tropek  1840. urtean,  “Chasseurs D’Orleans” izenekoek, erabilitako uniforme haietan inspiratuta dago; batez ere,  Iparraldeko lurraldeetan orduko garaietan zabaldurik zebiltzanetan.

Gala Berezietako uniforme hau, kutsu post-napoleonikokoa, aldatu egiten da, Zumalakarregi jeneralaren kasakaren antzeko lerro bat jarriz eta berdea, gorria eta zilar koloreak sartuz.

Jantzi honen irudia prestutasun eta solemnitate handikoa da, Ohore Handiko kidegoetan bere ikusgarritasun eta dotoretasunagatik berezitua.

Goroldi-berde koloreko oihalekoa da  eta,  iduna eta mahukaburuak kolore gorriko feltroarekin apainduta ditu. Prakak ere berde kolorekoak dira, alboetan 1 cm-ko zabalerako bi zinta gorri dituzte.

Nabarmenak dira bere botoiak, janzki honetarako jatorrizko diseinukoak dira. Estanpatu ezberdineko zilar zaharkitutako botoiak dira, Euskadiko Lurralde Historiko bakoitzeko ezkutu bat dutenak, eta diametroan 25 m/m dutenak. Janzkiaren aurreko aldeak sorta batek lotzen ditu (ikusi bularraren pareko botoien arteko espazioa, non eskua sartzen den atseden keinu gisa, napoleondar garaian oso berezko keinua). Eta beste sorta bat bi mahukaburuetan.

Besaburuetan metalezko haritz irudiko hosto bat du berde kolorean esmalteztatua, janzki honetarako egindako beste jatorrizko diseinu bat dena.

Uniformearen  osagarriak honako hauek dira:

Txapela, eskularruak, soin uhalaren uhaleria, soin uhala eta lepoa.

M.G.L.

Zalantzarik edo iradokizunik al duzu?

Galderarik, iruzkinik edo iradokizunik baduzu, bidali iezaguzu:

GUREKIN HARREMANETAN JARRImuseopoliciavasca@seg.euskadi.eus